Beste urte batez Harrobia Ikastolako ikasleen produktuak ikusgai Eibarko Ikasenpresa azoka

by | Ots. 18, 2019 | Zikloak

Pasa den otsailaren 14an, Harrobia ikastolako ikasleak, urtero egiten duten legez, Eibarren izan dira Tknikak sustatzen duen Ikasenpresa egitasmoaren baitan sortutako produktu eta zerbitzuak erakusten. Giro paregabean, EAE osoko ikasleek egindako proiektuak ezagutzeko parada izan genuen bertaratutako guztiok.

Azoka urte osoan zehar garatutako lanaren erakusleiho da, eta Kiroleko eta Informatikako zikloetako 2. Mailako ikasleek hartu dute parte 7 proiektu aurkeztuta. Proiektuetan dantza-akademiak, ez-ohiko kirolen sustapena, SW libreko enpresak edo bideo-jokoak izan dira, besteak beste Harrobiak eramandakoak.

 

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.