Harrobia ikastolak aldaketa klimatikoari buruzko jardunaldi batean hartu du parte

by | Urr. 9, 2018 | Uncategorized

Urriaren 3an, ostiralarekin, Ihoberen instalazioetan aldaketa klimatikoari buruzko jardunaldi bat ospatu zen, non Lanbide Heziketako Bizkaiko zentroek hartu duten parte; eta, haien artean, Harrobiak.

Aipatutako ekitaldian energiaren kontsumoari buruzko datuak edota aldaketa klimatikoari aurre egiteko erronkak izan ziren hizketa gai. Emandako datuen artean, egun, energia berriztagarrien errentagarritasuna bermatuta dagoela aipatu daiteke, eta, are gehiago, askotan merkeagoa ere izan daitekeela; horrekin batera, energia geotermikoaren onurak ere azaldu ziren. Aspektu negatiboen artean, besteak beste, planetaren tenperaturak 2 gradutan igotzeak lekarkeen ondorioak imajinaezinak direla aipatu zen.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.