Atzo, urriak 4, ‘Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena’ heziketa zikloko ikasle ohia den Martin Ibarra Harrobiara hurbildu zen ERASMUS+ planean izandako esperientzia bigarren mailako ikasle guztiekin konpartitzeko.

2016ko martxotik ekainera Italiako Vicenza herriko gimnasio batetan praktikak egin zituen. Aldez aurretik, Confebaskeko hautaketa prozesua pasatu behar izan zuen eta hizkuntzaren inguruko ikastaroa ere egin. Eta nahiz eta menperatzen ez zuen hizkuntza batetan komunikatu behar izan, bere esanetan esperientzia oso aberasgarria izan zen, inolako zalantzarik gabe: jende berria ezagutu eta beraiekin elkar bizi, ezezaguna den herri batean mugitu, dirua behar bezala kudeatu bidaiatzeko aukera izateko, etab.

Hitzaldiaren ostean hainbatek plan honetan parte hartzeko interesa adierazi zuten. Pasadan ikasturtean lau plaza lortu genituen; espero dezagun ikasturte honetan eskatzen duten guztientzako plazak izatea!

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!