Irailaren 14an (ostirala) Harrobiako ikasleekin Sopelako hondartzara joan ginen zenbait ekintza egitera. Urtero, Kirola zikloko bigarren mailako ikasleak dira elkar ezagutza sustatzeko ekintzak proposatzen dituztenak.

Eguraldi onak eta parajeak eskaintzen dituzten aukerak kontutan izanda, oso goiz atsegina pasatu genuen alde batetik bestera korrika, saltoka eta barre eginez.

Argazki albuma ikusi.

Izena eman informazio osoa jasotzeko.

BIKAIN!