Guraso bilera Harrobia ikastolan

by | Ira. 21, 2018 | Zikloak

Atzo, irailak 20, arratsaldeko seietan heziketa zikloetan matrikulatutako ikasleen gurasoekin bildu ginen HARROBIAn. Zuzendariak ongi etorria eman zien areto nagusian eta ikastolako aurkezpena egin zuen. Ondoren beraien seme-alaben tutorearekin taldeko bilera egin zuten gelan, burutzen ari diren ikasketen inguruko informazio zehatza ezagutzeko. Taldearen egoerari buruz ere galderak egon ziren eta nahiz eta edukiekin zailtasunen bat edo beste izan, jakin badakigu ikasleak klasera gustura datozela ikastolako giroan nabaritzen baita.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.