Lanbide Heziketan matrikulatzeko datak

by | Eka. 18, 2018 | Zikloak

HARROBIA ikastolan 2018-2019 ikasturterako matrikula egin nahi dutenek uztailaren 12tik 18ra emandako hitzorduan ondorengo dokumentazioa aurkeztu beharko dute:

  • NAN originala
  • DBH/Batxilergo/Zikloko edo aurrematrikulan aurkeztutako ikasketen titulua edo tituluaren eskabidea ordaindu izanaren agiria
  • Matrikula ordainketaren agiria
  • Hiru argazki
  • “Ziklo aurreko beharrak” dokumentua sinatuta

Onartuen zerrenda uztailaren 5ean aterako da.

Harrobiak, bere formakuntza-katalogo barruan, eskaintza osoan:

  • Erdi mailako zikloak:
    • ‘Mikroinformatikako Sistemak eta Sareak’
  • Goi mailako zikloak:
    • ‘Egokitze-fisikoa’
    • ‘3D Animazioak, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileak’
    • ‘Marketina eta Publizitatea’

GARRANTZITSUA: Eskaintza partzialean eskaintzen ditugun zikloen matrikulazio epeak oraindik ez dira argitaratu. Publikatzen direnean jakinaraziko dizuegu.

Maiatzaren 28an El Correon argitaratutako berria irakurri.

Ekainaren 2an Berrian argitaratutako berria irakurri.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.