Harrobiako ikasleek haien irtenbideak aurkeztu dituzte Demola Bilbao programaren baitan

by | Eka. 6, 2018 | Zikloak

Maiatzaren 24an, Bilboko Udalaren Demola Bilbao programak bigarren edizioko emaitzak aurkeztu zituen Bilborock-en. Ikasle gazteak lan-mundura hurbiltzeko xedea duen programa honetan parte hartu dute Marketina zikloko Ibon eta 3D zikloko Beñat, Gorka eta Ibon. Hiru hilabete eta erditan zehar talde lanean aritu dira Rafael Matías Tejidos, Gestionet eta Matrici Soc. Cooperativa enpresen beharrizanei irtenbideak emateko proiektu berritzaileak garatzen. Zorionak egindako lanagatik!

Informazio gehiago irakurri.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.