2017-18 ikasturteko LH Duala programak bukatu dira Harrobian

by | Eka. 15, 2018 | Zikloak

Gaur, ekainak 15, LH Duala programa bukatu zaie Kiroleko zikloko Lezuri eta 3D zikloko Aserri. Lehenengoak ASTI LEKU ikastolan urte beteko KONTRATUA izan du ikasleen artean kirol jarduerak eta euskara sustatzeko; bigarrenak TECNALIA enpresan urte beteko BEKA izan du ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatzeko.

Ikasleek zein enpresek egindako balorazioa positiboa da eta Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu Lezuri, Olaia, Aser, Maribel eta Diegori zentroan izan duten konfiantzagatik.

Harrobiako hirugarren urteko esperientzia izan da hau. Guztira bost ikasle parte hartu izan dute LH Duala programan: informatika zikloko bat, 3D zikloko bat eta kirola zikloko 3 ikasle. Hurrengo astean 2018-2019 ikasturteko programan sartuko diren BOST ikasleren berri emango dizuegu.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.