Harrobia ikastolako irakasleak diren Ainhoa Mesa eta Txabi del Cortek Tknikak antolatzen duen Praktika Onen Lehiaketako finalistak dira. Lehiaketa eskoletan egiten diren proiektu edo aktibitate berritzaileak saritzeko antolatzen da. Harrobiako irakasleek aurkeztutako iniziatiba Lan Orientabide eta Prestakuntza ikasgaiko langileen eskubideak eta betebeharrak lantzeko modu berritzailean datza; izan ere, bertso edo hip hop baten bitartez, ikasleek Langileen Estatutuak arautzen dituen egoerak jorratzen dituzte. Datozen asteetan jakingo da nor den lehiaketako irabazlea. Zorte ona izan!