Harrobia Ikastolak 2017-2018 ikasturtean egindako errealitate birtualeko 6 proiektu aurkeztu ditu. Proiektu guztiak 2017-2018 ikasturtean zehar gauzatu dira eta 3D Animazioetako, Jokoak eta Ingurune Elkarreragileetako goi mailako zikloko 2. mailako ikasleek egin dituzte:

  • Lanbideren bulegoaren simulazioa Harrobia plazako Harrobiaren eraikinean
  • Bilboko Berreginen museoa
  • Euskal museoa
  • Mariaren Bihotzeko plazan dauden frantziskotarren konbentuaren aztarnak
  • Pantallas amigas enpresarentzako Bullying simuladorea
  • Azzurro tabernaren scape-room-a

Ekitaldia otsailaren 15ean, ostegunarekin, goizeko 9etan, Harrobia Lanbide Heziketako zentroaren areto nagusian izan da. Bertan, proiektuetan parte hartu duten erakundeei (enpresak eta administrazioak) emandako errealitate birtualeko soluzioak aurkeztu dira.

Harrobia Ikastolak, ETHAZI metodologian oinarrituta, ikasleak lantaldeetan antolatzen ditu eta ikasle-taldeak enpresen arazo errealei edo proiektu errealei soluzioak eskaini nahi dizkie, ikaslearen laneratzea errazte aldera. Eusko Jaurlaritzaren Lanbide Heziketako Sailburuordetzak bultzatzen duen metodologia horrek, gaitasun teknikoak ez ezik, lan-merkatuak eskatzen dituen trebetasunak eta gaitasunak ere garatzen laguntzen du. Hala, autonomia, talde-lana, bezeroekiko harremana, proiektuen kudeaketa eta arazoak konpontzea bezalako trebetasunak lantzen dira.

Metodologia honi esker, lanbide heziketako ikasleek kontaktu zuzen eta erreala daukate merkatuarekin, eta, bide batez, Harrobia Ikastolak bere ikasleei curriculumetan proiektu errealak islatzeko aukera eman nahi die.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.