Harrobia ikastolako lau ikasle sartu dira ERASMUS+ planean

by | Abe. 18, 2017 | Zikloak

Lanbide heziketa ziklo bakoitzaren bigarren urtean praktikak egiten dira enpresetan. Praktika hauek ERASMUS+ planaren barruan atzerrian egiteko aukera dago. Urtero, gure ikasleak animatzen ditugu plan honetan parte hartzeko; giro desberdin eta berri batean 14 aste egotea oso aberasgarria da eta beraien heldutasun mailan nabaritzen da.

ERASMUS+ plana herrialde desberdinetan burutzen da ikaslearen hizkuntza maila kontuan hartuta. Martxoan, Erresuma Baturara joango dira Kiroleko zikloko Enara eta Informatikako zikloko Adrian eta Eder; Kiroleko zikloko Iker Italiara joango da. Zorionak guztiei!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.