Abenduaren 8, 9 eta 10ean Bilboko Euskalduna Jauregian antolatu den Fun&Serious bideojokoen festibalaren 7. edizioan parte hartu du Harrobiak.

ETHAZI metodologia jarraituz 3D goi mailako zikloko ikasleek aste betean garatutako ‘One Week Madness’ VR bideojokora jolasteko aukera izan du festibalera hurbildu den publikoak.

Harrobiatik eskerrak ematen dizkiegu ziklo honetako ikasleei egindako lanagatik eta egun hauetan eskainitako laguntzagatik.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.