Sormen-industriako TKGUNE zerbitzuen programa Bizkaia eta enpresa ingurunean zabaltzea helburua duen proiektuan parte hartzen ari dira HARROBIAko irakasleak diren Ander Mendia eta Josu Cobelo. Euskadiko Lanbide Heziketako Berrikuntza Sistema oinarritzen den ingurune estrategikoen barruan kokatzen da proiektu hau ETEetan berrikuntza bultzatzeko Lanbide Heziketako zentroen ezagutzak, baliabideak eta instalazioak eskainiz zerbitzu teknologikoen bitartez.

Azaroaren 8an, Tartanga LHII (Erandio) zentroan Enrique eta Pedrorekin egin zuten lehenengo bilera TKGUNEaren kudeaketarako hasierako aurkezpenak egitea helburua izanik.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.