MSS zikloko ikasleek gela berria prestatu dute Harrobian

by | Aza. 23, 2017 | Uncategorized

SARE LOKALAK lanbide moduluan ikasitakoa praktikan jarri dute LEHENENGO mailako ikasleek eta Harrobia ikastolako gela berria muntatu dute irakaslea eta IKT arduraduna den Jonathan Carrillo-ren argibideak jarraituz. Aukera ezin hobea izan dute praktikan jartzeko ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa ziklo honetan landutako gaitasuna: ingurune txikietan sare lokalen zerbitzuak (kableatua eta rack-a) instalatu. Eskerrik asko egindako lanagatik!

Argazki albuma ikusi.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.