Lanbide Heziketa Duala planari buruzko 1. bileran parte hartu du Harrobiak

by | Urr. 30, 2017 | Uncategorized

Urriaren 25ean (asteazkena), Barakaldoko LHII Nicolas Larburu ikastetxean LH Duala planaren 1. bilera egin zen. Bertan, plana kudeatzeko egin beharreko lan ekintza eta tramitazioak gogorarazteaz gain 2017-2018 ikasturteko datuak komunikatu zituzten: EAEn 1900 ikasle eta 1100 enpresa parte hartzen ari dira %75ak kontratuarekin eta gainontzekoak beka bitartez.

HARROBIAn, goi mailako heziketa zikloetako bi ikasle planean parte hartzen ari dira ekainaren 15etik. Lezurik, Kiroleko zikloko ikasleak, ASTI LEKU ikastolan urte beteko KONTRATUA dauka ikasleen artean kirol jarduerak eta euskara sustatzeko. Aserrek, 3D zikloko ikasleak, TECNALIA enpresan urte beteko BEKA dauka ikus-entzunezko elkarreragile eta multimedia aplikazio zein produktuak garatzeko.

Informazio gehiago ikusi.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.