Urriaren 2an, astelehenarekin, DEMAK urtero eskaintzen duen sentsibilizazio saioei hasiera eman zitzaien. Aurten 5 saio egingo dira, saio bana zikloetan eta beste bat eskaintza partzialean. Saio horietan ekintzailetasunari buruzko sentsibilizazioa emateaz gain, ekintzaile batek bere esperientzia kontatzen du eta, bide batez, Enpresari programaren aurkezpena egiten da. Gogora ekar dezagun iaz Harrobiako Auxi enpresak 7. saria eskuratu zuela lehiaketa horretan.
Hasi dira dagoeneko DEMAk Harrobian emango dituen sentsibilizazio saioak
