Irailaren 25ean (astelehena), hasiera eman genion LANBIDEk diruz lagundutako bi lanbidetasun ziurtagiriei: ‘Sorospena eremu naturaletan’ eta ‘Ekintzen antolakuntzako eta kirol-instalazioen funtzionamenduko lan osagarriak’. 340 ordutako iraupena duen lehenengo ziurtagiria euskaraz emango da; 180 ordutakoa den bigarrena, erdaraz. Biak goizeko ordutegian burutuko dira eta klase teorikoetan bereganatutako ezagutzak praktikara eramango dituzte ikasleek kirol enpresa desberdinekin HARROBIAk dituen akordioen bitartez.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.