2016-17 ikasturteko LH duala programak bukatu dira Harrobian

by | Eka. 22, 2017 | Uncategorized, Uncategorized

Ikas-ekinezko kontratua bukatu zaio 2016-2017 ikasturtean Begoñako Metropolitan enpresan LH Duala programan parte hartu izan duen kiroleko zikloko Julen ikasleari. Hala ere, esan beharra dago enpresan lan egiten jarraituko duela beste kontratu mota batekin. Beraz, zorionak!

Aurten aukera izan dugu programan sakontzeko eta Harrobiak, ikasleek eta enpresek egindako balorazioa positiboa izan da. Guztiok momentu batean edo bestean izan ditugu zailtasunak baina hauei aurre egitea lortu dugu eta esperientzia oso aberasgarria izan da. Eskerrak ematen dizkiegu Julen eta Álvarori Harrobian izan duten konfiantzagatik.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.