Orientazio saioa informatika zikloko ikasleentzat

by | Mai. 2, 2017 | Uncategorized

Apirilaren 27an (osteguna), ‘Mikroinformatika Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko BIGARREN mailako ikasleekin orientazio saio bat antolatu genuen Harrobia Ikastolan.

Bertan, ikasle ohiak diren Egoitzek eta Alexek INFORMATIKA familiako goi mailako zikloen berri eman zieten ikasleei; Alainek eta Iñigok 3D eta  KIROLA arloetan Harrobian eskaintzen ditugun goi mailako heziketa zikloei buruz hitz egin zieten.

Ordu luzeko iraupena izan zuen hitzaldian lau ikasleek lanbide moduluen edukiaz hitz egiteaz gain ziklo hauek ikastean haien esperientzia ere azaldu zuten. Gure ikasleen iritziz oso interesgarria izan zen heziketa ziklo hauen inguruan zituzten zalantzak ebazteko aukera izan zutelako.

Hurrengo urtean errepikatuko dugu. Eskerrik asko zuen laguntzagatik!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.