Maiatzaren 17ean, asteazkena, Aranlinux elkarteko Raul eta Jabi Harrobia Ikastolara etorri ziren ‘Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak’ erdi mailako heziketa zikloko LEHENENGO mailako ikasleei Ubuntu sistema eragilean oinarritutako BilboLinux sistema eragile propioa azaltzera.

Bi ordutako iraupena izan zuen jardunaldian, BilboLinux sisteman sartutako aplikazioak aurkezteaz gain, zergatik sortu duten eta bilatzen dituzten helburuak oso ondo azaldu zizkiguten. Software librearen inguruko esperientzia eta arrakasta kasuak ere aipatu zituzten eta uneoro ikasleek egindako galderak ebatzi zituzten.

Benetan azpimarratzekoa da egin duten lana; goraipatzekoa. Orain BilboLinux Home zein BilboLinux-s sistema eragileak zabaltzea da guztion helburua; BilboLinux-s bertsioa oso egokia suerta daiteke ikastolako netbooketan jartzeko. Hortaz, kolaborazio-bideak zabalik daude Aranlinux elkartea eta Harrobia ikastolaren artean.

Aranlinux elkartearen inguruko informazioa ikusi. BilboLinux proiektuaren inguruko informazioa ikusi.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.