Martxoaren 6an (astelehena), ETORKINTZA Fundazioko langileak diren Nerea eta Eider HARROBIAra etorri ziren zorizko jokoen inguruko sentsibilizazio saio bat egitera “Mikroinformatika Sistemak eta Sareak” erdi mailako heziketa zikloko lehenengo mailako ikasleekin.

Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak diseinatutako JOKOVER bideojokoa ordubetez testatu zuten ikasleek eta Nerearen esanetan “ikasleengandik jasotako iritzia oso aberasgarria izan da”. Esan beharra dago, Harrobiako irakaslea den Josu Cobelok proiektu honen diseinuan parte hartu egin zuela. Arrakasta izan dezazuen!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.