“SWBILDUMA2017” azken zuzenketekin bukatzear gaude eta laster prest izango dugu software-bildumaren aurtengo bertsioa. Aplikazioen zerrenda ikusi.

Joseba Bilbaok zuzendu duen proiektuan parte hartu dute “Mikroinformatika Sistemak eta Sareak” erdi mailako heziketa zikloko ikasleek. Aurten, BIGARREN mailako ikasleek gogo handiz hartu eta berea egin dute, inoiz baino gehiago; LEHENENGO mailako ikasleek ere lagundu dute aplikazioa testatzen. Erabat harro sentitzen gara gure harrobiak egin duen lanagatik eta gure eskerrik zintzoenak eman nahi dizkiegu guztiei eta bereziki, Markel Oñate, Xarles Goitiz eta Ibon Alonso ikasleei erakutsi duten konpromisoagatik.

Orain, Bizkaiko ikastetxeetan “SWBILDUMA2017” jardunaldien bitartez, egindakoa aurkeztea baino ez zaigu falta; eta horretan ere, ikasle batek parte hartuko du. Zure ikastetxea parte hartzea nahi izanez gero, bete eskaera eta laster zurekin harremanetan jarriko gara.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.