Urtarriletik ekainera 120 orduko euskara ikastaro ofiziala eta homologatua prestatzeko aukera dute Harrobia Ikastolako ikasleek arratsaldeko ordutegian. Izena eman duten goi mailetako zikloetako ikasleek C1 mailako euskara azterketak (EGA eta HABE 3. maila) prestatuko dituzte eta erdi mailakoek B2.
Prestakuntza ikastaro honetan hainbat kontu lantzen dira, besteak beste, azterketaren prozedura, mekanika, eta arreta berezia eskatzen duten atalak. On-line bidez eginiko ekintzak ere badaude.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.