Pasadan ikasturtetik Harrobiak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak bultzatzen duen LH duala proiektuan parte hartzen ari da. Mikroinformatika Sistemak eta Sareak erdi mailako heziketa zikloko ikasle batek, urte beteko kontratua izan zuen Getxoko Cove Norte enpresan eta Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena goi mailako heziketa zikloko beste ikasle batek, egoera berean egon zen Bilboko Metropolitan enpresan.

Ikasturte honetan Bilboko Metropolitan enpresak berriz ere ikasle bat hartu egin du proiektu honen baitan eta pasadan irailaren 21ean esperientzia hauen inguruan hitz egitera Harrobiara hurbildu ziren. Enpresaren aurkezpena egin ondoren proiektu honetan parte hartzen duen ikaslearengandik zer espero den argitu zieten Gorputz eta Kirol Ekintzen Sustapena goi mailako heziketa zikloko lehenengo mailan dauden ikasleei. Ziur hauetariko bat 2017ko ekainean bertan egongo dela!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.