Hurrengo azaroaren 11an hasiera emango diogu Igeriketako Entrenatzailearen deialdi berri bati. Kasu honetan ikastaroa ostiral eta larunbatetan emango da DONOSTIAko INTXAURRONDOko polikiroldegian.

Ikastaro honetan bloke espezifikoa (65 ordu presentzialak) eta bloke komuna (60 ordu on-line) ematen dira NI Entrenatzaileko titulua lortzeko.

Igeriketa gustatzen bazaizu eta zure burua entrenatzailea izateko gai ikusten baduzu hauxe da zure aukera. Oraindik plaza batzuk geratzen zaizkigu, anima zaitez eta izena eman!

Izen ematea eta matrikula: urriaren 20tik azaroaren 2ra arte Harrobia Ikastolan (Bilbo).

Informazio gehiago ikusi.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.