Harrobiak Bizkaiko Foru Aldundirako jardunaldi bat antolatu du

by | Urr. 3, 2016 | Uncategorized

“Ariketa Fisikoa eta hezur-giltzaduretako patologiak” izenpenarekin eta Bizkaiko Foru Aldundiaren eskutik, gure Harrobiako bi irakaslek Mugikon-eko langile batekin jardunaldi teoriko-praktikoa antolatu dute kirol teknikariei zuzenduta, helburua izanik patologia hauek dauzkaten pertsonentzat ariketarik egokienak zeintzuk diren identifikatzea. Jardunaldia bi saiotan antolatu da: lehenengoa pasaden ostegunean egin zen 16etatik 19etara Miribillako frontoian; gaur, irailak 22, azken saioa ospatuko da eta bizkarreko arazoei buruz, batez ere, hitz egingo da. Bizkaiko Foru Aldundiko Kirolbide sailari esker jardunaldia doakoa izan da parte hartzen dutenentzat eta bere web orrialdean eskegiko da ikusitako informazio guztia.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.