Astelehenetik ostiralera arratsaldeko ordutegian “Kirol eta Gorputz Ekintzen Sustapena” goi mailako heziketa zikloa eskaintza partzialean ikasten ari diren ikasleek astelehenean, irailak 19, izan zuten lehenengo klasea.
Harrobian eskaintzen diren gainontzeko heziketa zikloetan bezala, ikasketa guztiak D ereduan egingo dituzte. Ikasturte honetan hiru lanbide modulu ikasiko dituzte:

  • Tresna bidezko gorputz eta kirol ekintzak (240 ordu)
  • Taldeko gorputz eta kirol ekintzak (240 ordu)
  • Talde dinamika eta animazioa (60 ordu)
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.