3d animazioak, jokoak eta ingurune elkarreragileak. Azken 3 plazak irailaren 6ra arte!

by | Ira. 2, 2016 | Uncategorized

Irailaren 6ra arte Harrobia ikastolatik pasa zaitezke matrikula betetzera. 3 plaza baino ez daude!

Goi mailako heziketa ziklo honetako ikasleek, 3D animazio zineman, bideojokoen munduan eta horien inguruko industria berritzaile eta kreatiboetan parte hartzeko beharrezkoak diren trebeziak ikasi eta landuko dituzte.

Ikasleek heziketa zikloa bukatu ondoren honako kurrikuluma izango dute:

  • 3D animazioko laburmetrai bat bukatuta.
  • Mugikor eta tabletentzako multimedia aplikazioak garatuta.
  • Ordenagailu zein mugikorrentzako bideojokoak
  • Errealitate birtualetarako aplikazio bat garatuta.
  • Unity3D, Maya, Photoshop, Premiere, After effects, etab. programak menperatzea.
  • Ingeles teknikoa menperatzea.
  • Lanposturako prestatuta izatea.
  • Enpresa plan propio bat garatuta izatea.
  • 3 hilabetetako praktikak sektorearen enpresarik honenetariko batean.

Sektorean urteetako esperientzia duten irakasleek irakatsita.

Gelditzen diren 3 plazetariko bat zurea izan daiteke. Apunta zaitez!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.