Knowmads, etorkizuneko langileei buruzko hitzaldia Bilborock aretoan

by | Mai. 4, 2016 | Uncategorized

Maiatzaren 3an, asteartea, Raquel Rocaren eskutik ezagutzaren nomadei (knowmads) buruzko hitzaldia entzuteko parada izan dute lehenengo mailako MSS erdi mailako heziketa zikloko ikasleek, Bilborock aretoan, Bilbao Ekintzak antolaturiko saio batean.

Hitzaldian etorkizuneko langilearen ezaugarriak aztertu dira, hala nola, alfabetizazio digitala, talde-lana, malgutasuna, etengabeko trebakuntza, sarea, ezagutzaren balio erantsia… Ezaugarri horiek guztiak knowmad izeneko pertsonetan gorpuzten direla azpimarratu da. Bidenabar, sare sozialek lan-merkatuan jokatzen eta, batez ere, jokatuko duten papera aipatu da. Ikasleen enpleagarritasuna hobetzeko beste urrats bat.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.