Harrobiako ikasleek enpresetan praktikak bukatu dituzte

by | Mai. 30, 2016 | Uncategorized

Maiatzaren 26an, 380 ordutako iraupena duen Lantokiko Prestakuntza Kurtsoa bukatu zuten bigarren mailan dauden ikasleek. Informatikako erdi mailako zikloko ikasleek praktikak egin dituzte hezkuntza zentroetan eta informatikako enpresetan. Kiroleko goi mailako zikloa egin duten ikasleek udal kiroldegi zein gimnasio pribatuetan egin dituzte praktikak. Aurten ere, ikasle zein enpresen balorazio oso positiboa izan da.

Harrobia ikastolatik eskerrak ematen dizkiegu gure ikasleei harrera egin dieten 36 enpresei: PCBox, Versia, EHU Cidir, Sarintel, Urretxindorra, Aresketa, Lauro, Artxandape, Begoñazpi, Jado, Salesianos, Uribe Kosta Elkartea, Troka Abentura, Bakuva, Ur Nomade, Basauri IMD, Zalla IMD, Getxo Kirolak, Sestao Kirolak, World Fitness Center, Urtzi, Gimnastico Bilbao, UP Bilbao, Emtesport, Guedan, Deosan, Ganchobox, Energym Bilbao, Mens Sana, Yoon Gimnasioa, Araba Fitness Centro Deportivo, Enexia, Fundación Estadio, Sport Studio, D.U. Training Sport Bizkaia eta Metropolitan.

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.