Dagoeneko 70 sorosle birziklatu ditugu 2015-16 ikasturtean

by | Api. 29, 2016 | Uncategorized

Irailan izan zen aurten eskaini genuen lehenengo uretako sorospen eta lehen laguntzen birziklapena, azkena ordea, pasaden larunbatean (apirilak 16) bukatu zen. Izan ere, larunbat honetan hondartzetan aritzeko frogan izango dira eta izena eman behar zuten sorosle guztiak birklaturik egon behar ziren data horretarako.

70 pertsona horietatik 42k beraien kabuz eman zuten izena antolatzen ditugun birziklapen irekietan, gainontzeko 28ak IAN eta BiSport enpresetako sorosleak eta Sestaoko udalerrian diharduten klubetako teknikariei eskeinitako birziklapenak izan ziren.

Hemendik ekainerarte beste enpresa batzuetako sorosleak birziklatzeko enkargua daukagu. Ikasturtearen amaieran 120 sorosle baino gehiago birziklatuko ditugu.

Bizkaiko sorosle gehienek Harrobian birziklatzen dira, zuk berdin egingo al duzu?

Informazio gehiago ikusi.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.