Aranlinux aurkezpena Harrobia ikastolan

by | Api. 18, 2016 | Uncategorized

Apirilaren 15ean, ostirala, Aranlinux proiektuan murgilduta dauden hiru lagun Harrobia Ikastolara etorri ziren Mikroinformatika-Sistemak eta Sareak heziketa zikloko 1. mailako ikasleei Ubuntu sistema eragilean oinarritutako Arangotiko bertsio propio hori azaltzearren. Bertan, Aranlinuxen sartutako aplikazioak azaltzeaz gain, zergatik sortu duten eta bilatzen dituzten helburuak oso ondo azaldu zizkiguten.

Oso jardunaldi interesgarria izan zen. Benetan azpimarratzekoa da egin duten lana. Goraipatzekoa. Orain sistema eragile hori zabaltzea da guztion helburua eta Aranlinux Pro zein Aranlinux Edu bertsio berrien zain geratzen gara. Kolaborazio-bideak zabalik daude Aranlinux-Harrobia ikastolaren artean.

Ikusi argazki albuma.

Eskuratu Aranlinux Sistema Eragilea.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.