Atzo, hilaren 14an, Bilboko Udaletxeko areto arabiarrean, Juan Mari Aburto alkateak Karbono Arrastoaren neurketa egin duten enpresei diploma banatu zien eta, bide batez, euren lana eskertu.

Karbono arrastoaren neurketaren egitasmoak %30,8 murriztu nahi du Bilbo hiriak airera isurtzen duen karbono kantitatea 2020rako. Asmo horrekin, Bilboko 40 enpresak neurketak egiten hasi dira; horrekin batera, datozen urteetan karbono isurketak murrizteko konpromisoa ere hartu zuten bertaratu ziren enpresak, besteak beste, Harrobia Lanbide Ikastola.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.