Asteari hasiera emateko, hilaren 15ean, Koikili Lertxundi futbolari eta enpresaria izan genuen gurean kirola eta euskararen inguruan hizketan. Kirol zikloko ikasleek, LOF lanbide moduluko euskararen atala era honetan landuko zuten, kirol munduko elitean bizi izan eta euskararen alde lan egiten duen Otxandiotarraren hitzaldia lotuz.

Bere ibilbide pertsonala aurkeztuz eman zion hasiera hitzaldiari Koikilik, futbola  eta beste arrazoi batzuk zirela medio, joan eta etorriz beteriko bizitza izan zuela azaldu zigun. Ondoren hizkuntza eta kirolaren arteko harremanaz hitz egin zigun futbolariak, bere ustez alor honetan asko dago egiteko normalizazioaren alde. Bukatzeko galderak luzatzeko aukera ere izan genuen argazkiak ateratzeko atartea zabaldu aurretik.

20160216 Koikili Lertxundiren hitzaldia 2

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.