Aurten ere Ikasenpresa azoka egin da Eibarren

by | Ots. 4, 2016 | Uncategorized

Urtero bezala, aurten ere Eibarren izan da Tknikak antolatzen duen Ikasenpresa azoka eta, nola ez, bertan izan dira Harrobia Ikastolan garatzen ari diren enpresa-proiektuak. Aurtengo kasuan azoka otsailaren 2an, asteartearekin, egin zen.

Bertan izan ziren Informatikako eta Kiroleko bigarren mailako ikasleak, batzuk pendrive-ak saltzen, beste batzuk mugikorretarako lenteak, Fitball baloiak, kamisetak edo riñonerak. Esan beharra dago urtetik urtera azokak gero eta sona handiagoa hartzen ari dela eta, dagoeneko, 2 karpa jarri dira, 150 enpresak baino gehiagok hartzen baitu parte.

Argazki-albuma ikusi.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.