Unibertsitateek bere orientazio azokak martxan jarri dituzte

by | Urt. 19, 2016 | Uncategorized

Urtero bezala Euskal Herriko unibertsitate garrantzitsuenak ikasle berrientzako orientazio azokak eskaintzen dituzte. Haietan 2016/17 ikasturtean eskainiko dituzten graduei buruzko informazioa eskuratzeko eta zalantza guztiak argitzeko aukera edukiko dute ikasleek ikasketen hautaketan laguntzeko helburuarekin.
Azoka hauetan ez bakarrik orientatzaileek, irakasleek ere parte hartuko dute irakasgai eta gradu zehatzei buruzko azalpenak emateko.
Horretaz gain, unibertsitatera sartzeko bideei, mugikortasun programei, gradu-ondokoei, praktikei eta enpleguari buruzko informazioa lortu ahal izango dute. Datak honako hauek dira:
EHU.  Ordutegia: 09:00-14:00.

  • Araba. Urtarrilak 30
  • Bizkaia. Otsailak 6
  • Gipuzkoa. Urtarrilak 23

DEUSTO.  Ordutegia: 10:00- 14:00.

  • Bilbo/Donostia. Urtarrilak 23
  • Bilbo/Donostia. Otsailak 27
  • Bilbo/Donostia. Maiatzak 7
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.