Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak bultzatutako eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saileko Gazteria eta Kirol Zuzendaritzak lagundutako gida hone bi gauza nahiko lituzke lortu: nola edo hala kirolari loturik dagoen pertsona oro jakitun egitea eta jabetuaraztea, jarrera onartezinak identifikatuz eta kirolean emakumeen aurka gertatzen diren sexu-jazarpenezko eta –gehiegikeriazko egoerei aurrea hartzeko neurriak proposatuz; eta gidalerro batzuk ematea, esparru honetan emakumeen aurkako sexu-jazarpenik eta gehiegikeriarik gertatzen bada, zer-nola egin jakiteko.
Kirolean Emakumeen kontrako sexu-jazarpena eta abusuak prebenitzeko gida. Protokoloa egiteko jarraibideak
![20151214 29. gida kirola](https://harrobia.net/wp-content/uploads/2018/01/20151214-29.-gida-kirola.jpg)