Egunotan aldaketa klimatikoa hizpide dugu Parisen egiten ari den goi-bilera dela eta. Aldaketa klimatiko hori ekidite aldera, Harrobiak bere lehenengo urratsak eman ditu Bilbao Ekintzaren eskutik.

Abenduaren 2an Bilbao Ekintzak antolatutako batzar batean Bilbon karbono aztarna kalkulatzeko proiektuan parte hartu duten hainbat enpresa izan dira, besteak beste, Harrobia Ikastolak. Kalkulu hori egiteko enpresa bakoitzak bere argindarra-, gas- eta ur-kontsumoak neurtu behar izan ditu; erakundea osatzen duten partaide guztien joan-etorriak; hondakinen kudeaketa; zerbitzuan edo produktuan erabiltzen diren materialen kudeaketa.

Datu hauek abiapuntua izan nahi dute datozen urteetan karbono arrastoa murrizten joateko apurka-apurka, horrela jasangarritasun politikek merezi duten tokia bete dezaten. Hau guztia Agenda 21 egitasmoaren baitan kokatzen da.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.