Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailak, Kirolaren Euskal Eskolak eta Emakundek, “Berdintasuna kirolean: erronka berriak” jardunaldia ospatu dute gaur Bilbon. Hemen programa.

Emakunderen idazkari nagusi Ana Alberdi eta Gazteria eta Kirol zuzendari Jon Redondoren aurkezpenen ondoren, hainbat ertzetatik heldu zaio gaiari jardunaldian. Besteak beste, kirola eta genero-rolak (Matilde Fontecha adituaren eskutik), emakumezkoen kirola prentsan (Laura Arpónen eskutik) edo goi mailako kirolaria eta amatasuna (Naiara Gómez hizlari) izan dira hitzaldi eta solasaldietan jorratu diren gaietako batzuk.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.