Astelehenetik ostiralera arratsaldeko ordutegian “Kirol eta Gorputz Ekintzen Sustapena” goi mailako heziketa zikloa eskaintza partzialean ikasten ari diren ikasleek gaur, irailak 23, izan dute lehenengo klasea.
Pasadan ikasturtean, lehenengo promozioa bukatu eta aldi berean bigarrena hasi egin zen. Lehenengo promozioaren zortzi ikaslek titulua eskuratu zuten eta beste bik praktikak baino ez dituzte egin behar aurten. Bigarren promozioaren inguruan aipatu beharra dago ikasketa guztiak D ereduan egingo dituztela. Ikasturte honetan hiru lanbide modulu ikasiko dituzte:

  • Lehen laguntzak eta uretako sorospena (120 ordu)
  • Gorputz eta kirol ekintza indibidualak (240 ordu)
  • Oinarri biologikoak eta egokitzapen fisikoaren oinarriak (200 ordu)
Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.