Harrobiako informatika saileko Joseba Mirena Bilbao-k ordu batekoSoftware librea euskaraz 4.0″ jardunaldia aurkeztu egin du 25 ikastetxetan DBH 4.mailan dauden ikasleei. Jardunaldian DVD batetan bildutako euskarazko aplikazioak eta software librearen nondik norakoak aurkeztu dira. Azalpenak bideoekin tartekatu dira; beraz, nahiko dinamikoa izan da. Jardueran 971 ikaslek parte hartu izan dute eta guztiek DVDaren ale bana jaso dute. Gainera,  10.1 hazbeteko Android tablet baten zozketan parte hartu izan dute. Irabazlea nor izan den jakiteko bideoa ikusi.
Eskerrik asko jardunaldietan esku hartu duzuen ikasle eta irakasle guztioi!

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.