Ikastetxeak oso pozik informatikako praktikekin, eta gu ere bai!

by | Eka. 2, 2015 | Uncategorized

Harrobia ikastolan irakasten dugun Mikroinformatika Sistemak eta Sareak erdi mailako heziketa zikloko zazpi ikasle praktikak egiten ari dira aurten ondorengo ikastola eta ikastetxeetan bai itunduetan baita publikoetan ere: Abusu (Bilbo), Urretxindorra (Bilbo), Begoñazpi (Bilbo), Lauro (Loiu), Mesedetako Andra Mari (Leioa), Jado (Erandio), Bihotz Gaztea (Santurtzi), Asti Leku (Portugalete), Beurko BHI (Barakaldo).
Bigarren mailan dauden ikasleek 380 ordutako iraupena duen Lantokiko Prestakuntza Kurtsoa enpresa batetan egin behar dute martxotik maiatzera. IKT arduradunek daukaten lan karga ikusita ikastola/ikastetxeetara hurbiltzea ideia ona zela pentsatu egin dugu aurten eta duda barik asmatu dugu!
Albiste osoa irakurri.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.