Martxoaren 24an (asteartea), Harrobiako informatika saileko Joseba Mirena Bilbao-k Bizkaiko Foru Aldundiak diruz lagundutako ordu bateko Euskarazko Softwarea 4.0″ jardunaldia aurkeztu zien Itxaropena ikastolan DBH 4.mailan dauden ikasleei. Jardunaldian DVD batetan bildutako euskarazko aplikazioak eta software librearen nondik norakoak aurkezten dira. Azalpenak bideoekin tartekatzen dira; beraz, nahiko dinamikoa da. Jardueran parte hartzen duen ikasle orok DVDaren ale bana jasotzen du eta ekainaren 25ean egingo den tablet baten zozketan parte hartzen du.

Zure ikastetxean jardunaldia antolatu nahi izatekotan formularioa bete.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.