Ekintzailetza Harrobia ikastolan

by | Api. 7, 2015 | Uncategorized

Harrobia ikastolak URRATS BAT proiektuan parte hartzen du enpresa sortu nahi duen ikasleari arreta pertsonalizatua emanez. Arreta horretan negozio-plana egiteko laguntza, formazioa eta negozioa martxan ipintzeko azpiegitura minimo bat errazten zaio. Zentroak ikastolan sortzen diren enpresen jarraipena ere egiten du. Proiektua Lanbide Heziketarako Berrikuntza Zentroak (Tknika) dinamizatzen du eta horrela sortu dira Gaueko, Urkiabentura, Kilixketa eta EntrenadorPersonalBilbao enpresak. Irakurri Enpresa lanbide moduluaren irakaslea den Txabi del Cortek idatzitako albistea.

Epe laburrera ekintzailetasunari garrantzi handiagoa eman nahian, web orrian atal berezitu batean jarrita, site bat sortu nahi dugu, ekintzailetzari buruzko informazioa izango duena eta ikastolan sortu diren proiektuei oihartzuna emango diena, ez baita nahikoa proiektu bat sortzen laguntzea, mantentzen ere laguntzea posiblea den bitartean hortxe egongo baikara.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.