Bilboko Udala hiriko Agenda 21eko partaideekin bildu da

by | Api. 24, 2015 | Uncategorized

Bilboko Udala hiriko Agenda 21eko partaideekin bildu daApirilaren 23an, ostegunarekin, Eskolarteko Foroa egin da Sarrikoko kontserbatorioan. Bertan izan dira Bilbon Agenda 21ean parte hartzen duten zentroetako ordezkariak, bai ikasleak, bai irakasleak eta, beste alde batetik udaleko ordezkariak, besteak beste Jose Luis Sabas alkateordea.
Foroan zentroek udalari igorritako proposamenak azaldu dira, baita udalak pasaden urteko proposamenei emandako erantzuna ere. Bukatzeko, zentroetan egindako ekimenak proiektatu dira, haien artean Harrobian biodibertsitatea zaintzeko egindako bideoak.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.