Harrobiako ikasleak Ikasenpresa Azokan

by | Ots. 11, 2015 | Uncategorized

Ikasenpresa Azoka 2015Hilaren 10ean, asteartearekin, Harrobia ikastolako bigarren mailako ikasleek Eibarren ospatu zen IV Ikasenpresa Azokan parte hartu zuten. Azoka horretan, EAEko hiru herrialdeetako lanbide heziketa zentroetako ikasleek euren enpresa proiektuetan sortutako produktuak salgai ipintzen dituzte.
Giro paregabean, kiroleko materiala (sudaderak, poltsak eta kamisetak) saldu zen alde batetik, bestetik pendrive-ak, mugikorren kargagailuak eta kargagailu eramangarriak ere eskura izan zituzten Eibarko biztanleek; bai eta askotxok erosi ere!
Argazki albuma ikusi.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.