Lantokiko Prestakuntza Kurtsoa

by | Urt. 29, 2015 | Uncategorized

Urtarrilean zehar, 380 ordutako iraupena duen Lantokiko Prestakuntza Kurtsoa bukatu dute irailean praktikak hasi zituzten lau ikasleek. Informatikako erdi mailako zikloko hiru ikasleek praktikak egin dituzte ondorengo enpresetan: Gastronomia Baska, Lauro eta Bihotz Gaztea ikastolan. Kiroleko goi mailako zikloa egin duen ikasleak Gobelako Udal Kiroldegian burutu ditu praktikak. Kasu guztietan, ikasle zein enpresen balorazio oso positiboa izan da.
Martxoan bigarren mailan dauden ikasleen txanda da. Beraz, animo eta otsailean buru belarri jarri lanbide modulu guztiak gainditu ahal izateko.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.