Proba egiteko, izangaiek 2015eko urtarrilaren 12tik 21era bitartean –egun biak barne– eman beharko dute izena Harrobian bertan. Matrikula egiten dutenean, sarrera-proba egiteko azterketa-eskubideak ordaindu beharko dituzte izangaiek. 2015eko urtarrilaren 23a izango da azterketa-eskubideak ordaintzeko azken eguna.

  • Lekua: Proba egingo da onartuen behin betiko zerrendan pertsona bakoitzari adierazten zaion lekuan.
  • Zati komunaren data: 2015eko maiatzaren 7an, 16:00etan.
  • Zati espezifikoaren data: 2015eko ekainaren 18an, 16:00etan.

Sarrera-probatik datozen ikasleei heziketa-zikloko plaza guztien % 25 gordeko zaie. Hau da, 7 postu gelako.

Informazio gehiago irakurri.

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.