“Software Librea Euskaraz 3.0” hitzaldiak amaituta, tabletaren zozketa egin da.

by | Eka. 25, 2014 | Uncategorized

softwareaskea

1.437 ikasle, 48 hitzaldi eta 31 ikastola-ikastetxetatik igaro eta gero, “Software Librea Euskaraz 3.0”-ko hitzaldiak amaitu egin ditugu, Harrobiako irakaslea den Joseba Mirena Bilbaok martxotik ekainera eman dituenak.

Parte hartu duten ikasleen artean, tablet bat zozkatu dugu eta Bihotz Gaztea ikastolako Aitor Sarria Mentxakari egokitu zaio. Zorionak Aitor!

Behealdeko estekan ikus ditzakezue proiektuaren argazkiak, zozketaren bideoa, aplikazioak…eta abar.

Software Librea Euskaraz 3.0 datuak

 

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.