Lan Sarean; enplegua bilatzeko web orri berri bat, euskarazko lan eskaintzekin.

by | Eka. 18, 2014 | Uncategorized

LANSAREAN1

Bai Euskarari Ziurtagiriaren Elkarteko proiektu berri bat martxan dago, Lan Sarean, nahiz eta momentuz proba-fasean egon.

Horrela, Lan Sarean erreminta berriak Bai Euskarari eta Enpresaren proiektuak indartuko ditu, balio erantsi handiko zerbitzua gehituz eta euskaraz lan egin nahi duten enpresen eta pertsonen arteko harremana sustatuz.

Alde batetik, enpresek hautaketa-prosezuak kudeatu ahal izango dituzte eta eskaintzen dituzten lanpostuetarako hautagaiak aurkitu ahal izango dituzte.

Bestetik, lan bila ari diren pertsonek enpresen lan-eskaintzen berri izan eta horietan izena eman ahal izango dute.

Oso erraza da. Lan Sareanen sartu eta alta eman “Enpresa” edo “Hautagai” bezala; hori egin ostean, enpresa eta profesional euskaldunak ezagutzeko aukera izango duzue. Probatu tresna berri hau eta lagundu, zuen ekarpenekin, etorkizunerako hobetzen.

Informazio gehiago www.lansarean.org

Kaixo!
Laguntzarik nahi?
Kaixo! Ez zaitez zalantzekin geratu, laguntzeko prest gaude.